Nontzeberri

Rukulak “Barkatu ama, ez dut berriro egingo” bira ondu du M-ak omentzeko

Iragan abenduan, Rukula taldeak Izar & Star zikloan parte hartu zuen. Ziklo horretan artistek  haien talde edo disko kutunen kantuak moldatu ohi dituzte. Hala, Rukulak M-ak taldearen errepertorioa moldatu zuen, zazpi kantu; Usurbilgo taldean, hain justu, M-ak taldeko musikari ohi Kaki Arkarazoren semeak jotzen du baxua, Martxel Arkarazok, zeina soinu teknikaria ere baden.

Usurbilgo laukote instrumentalak beste musikari batzuekin aritu zen Bilboko lehen kontzertu hartan: Eskean Kristö taldeko Pello Artabe (abeslari); Ibai Arrieta (perkusioa) eta Luke N Strike (koruak).

Bada, Bilboko Izar & Star ziklo hartan egindako emanaldia Euskal Herriko hainbat tokitara eramatea erabaki du talde gipuzkoarrak, Barkatu ama , ez dut berriro egingo! izenburupean.  Hauexek dira biraren datak: ostiralean, Ondarruko Portuko Ranpin; larunbatean, Gasteizko Gaztetxean eta igandean, Donostiako Le Bukowski aretoan. Apirilaren 20an, halaber, Beran izango da Rukula, eta azkenik, 21ean, Larrabetzun.

Exit mobile version