Nontzeberri

Rockumentalak! ekimenean Ramones talde protagonista

Ekimenaren programa honelakoa izango da: Photomuseum aretoan, 18:30ean, AV jazz group taldeak jazz set bat eskainiko du.
Modelo zineman, Zarauzko hirugarren zinema dokumental zikloak (Rockumentalak!) agur esango dio aurtengo edizioari historian egon den punk rock banda onenaren filma batekin.

Michael Gramaglia zuzendari estatu Batuarraren The End of the Century-The Story of the RAMONES film interesgarria ikusi ahal izango da.Dokumentalaren aurkezpena Gara egunkarian kritika lanak egiten dituen Mikel Insaustik egingo du. Proiekzioa gaueko 22:00tan izango da 3 €-ren truke.

Eta amaitzeko musika, Tarin Tabernan, gaueko 00:00etan, Getxoko Manett taldeak kontzertua eskainiko du.

I Love Rock Kultur Elkarteak bidalita

Exit mobile version