Nontzeberri

Rockeinen jaialdiak izena emateko epea ireki du

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako talde eta bakarlariei zuzenduta, Rockeinen hamahirugarren edizioak ekainaren 26ra arte ireki du izena emateko epea.

Jasotzen diren proposamen guztien artean epaimahai batek sei finalista aukeratuko ditu, eta Basauriko Social Antzokian eskainiko dute kontzertua azaroaren 1ean, larunbatez. Gau horretan bertan jakinaraziko du epaimahaiak zeintzuk izango diren 2025eko edizioko artista irabazleak.

Hamahirugarren edizio honek berrikuntza bat dakar. Bizkaiko Foru Aldundia, Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren bitartez, lehiaketaren erakunde laguntzaile bilakatu da. Ondorioz, Bizkaia Saria eratu da, eta sari horrek Bizkaiko artistarik onenak eskuratuko du eta Bilboko El Tigre estudioetan EP profesional bat grabatu eta 2026ko MAZ Basauri festibalean aritzea ahalbidetuko du.

Rockeinek 2013an ekin zion bere ibilbideari, “talentu musikal berria detektatzeko eta sustatzeko Basaurin antolatutako aurreko beste lehiaketa batzuen lekukoa hartuz”. Urteen poderioz, Rockeinen sariak hobetzen joan dira, eta lehiaketak MAZ Basauri musika-zikloarekin duen lotura finkatu da, biak ere Basauriko Udalak sustatuak.

Parte hartzeko Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) edo Nafarroan jaiotako edo bertan bizi den taldekide bat izango da gutxienez, eta taldekideak 16 urtetik gorakoak izango dira. Musika-estilo guztiak onartzen dira

Sariak eta bestelako jakingarriak: Rockein

Exit mobile version