Nontzeberri

Rockein musika lehiaketarako deialdia

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako talde eta bakarlariei zuzenduta, Basauriko Udalak Rockein musika lehiaketa antolatu du, eta izena emateko epea uztailaren 2an amaituko da.

Jasotako proposamen guztien artean, sektoreko profesionalek osatutako epaimahai batek sei finalista aukeratuko ditu, eta Basauriko Social Antzokian arituko dira azaroaren 14an, larunbatez. Gau horretan bertan jakinaraziko du epaimahaiak zeintzuk izango diren 2026ko edizioko artista irabazleak.

Ekimenaren helburua talentu musikal berriak sustatzea da, eta sustapen horrek bere fruituak eman ditu, hamar urtez jarraian parte-hartze markak hobetu baitira. Iazko irabazle guztiek gaztetasuna eta kalitatea izan zituzten komunean. Hego Uribeko proiektuak hogeita hamarren bueltan egon ziren berriz ere, eta 47 artista euskarazko artistarik onenaren sarirako hautagai izan ziren.

Sari eder batzuk banatuko ditu lehiaketak, tartean, bideoklip profesional bat grabatzea, edota MAZ Basauri festibalean kontzertua ematea.

Hemen kontsultatu ahal dituzue baldintza guztiak.

Exit mobile version