Nontzeberri

Rockein! Lehiaketa abian da

Basauriko Udalak, Arrigorriagako eta Galdakaoko Udalekin elkarlanean, Rockein! Lehiaketa abiatu du dagoneko. Lehiaketak Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako musika-proiektuak eskualdean sustatzea du helburu. Aurkeztuko diren taldeek eta bakarlariek, martxoaren 22ra arte eman ahal izango dute izena.

Lehiaketan parte hartzeko gutxienez taldekideetako batek Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) edo Nafarroan jaiotakoa izan behar du edo bertan bizi behar du. Halaber, gutxienez kideetako batek Basaurin, Arrigorriagan edo Galdakaon erroldatuta egon behar du, talde lokal onenarentzako saria irabazi ahal izateko. Era berean, taldekideek 16 urtetik gorakoak izan behar dute eta izena ematean gehienez disko bat izan behar dute editatuta, diskografia-kontratu baten mende egon zein ez.

Rockein! lehiaketan jasoko diren grabazio guztietatik, epaimahaiak sei talde finalista hautatuko ditu. Talde horiek, Basauriko Sozial Antzokian joko dute final handian maiatzaren 9an, larunbatean. Kontzertuaren ostean, epaimahaiak lehiaketako talde irabazleak zeintzuk izan diren erabakiko du.

Emango diren sariak honakoak dituzue: egindako materiala musika-sektoreko profesionalekin batera grabatu, ekoiztu eta masterizatzu; Bizkaiko kontzertu-areto nagusienetako batean jotzeko aukera izatea; edota MAZ Basauri jaialdian parte hartzea.

Informazio guztia hemen ikusi ahal duzue.

Exit mobile version