MUSIKA

“Urmuga” ekimena Abadiño inguruan ibiliko da gaur

Mendi ibilaldi musikatu baten bidez Urmugak musika, natura eta euskaldunok lotu nahi ditu. Horretarako uztailaren 13tik 31era bitartean hainbat mendi-ibilaldi proposatuko ditu ekimenak. Gaur, Abadiñoko Mendiola auzoan antolatu da ikusgarria eta Durango inguruko mendietatik ere bai.

Diogun bezala, hainbat egunez, Angulo portutik Hiru Erregeen Mahaiaraino, gailur, leku eta herri esanguratsuenetara musika entzun ahalko da pertsonak eta herriak elkarrekin harremanetan jartzeko. 19 egunetan ertz luzearen zeharkaldia egingo da oinez, espedizioan mendizaleak eta musikariak bat eginik.

Urmugaren lehen kontzertua Mixel Etxekopar, Noemi Viana dantzaria, François Rossé eta Donostiako Orfeoiaren partaidetzarekin abiatu zen Tologorrin.
Gaur, uztailaren 15ean, Olatz Salvador, Dupla, Niko Etxart, Maddi Oihenart eta Et incarnatus orkestra izango dira Abadiñon.

Eta aste honetan ere honako zitak izango dituzue: hilak 16, Maider Zabalegi, Ekiza, Nogen, Juantxo Arakama, Leturiarrak eta Et Incarnatus orkestra arituko dira Diman. Uztailaren 17an, Aramaioraino helduko da espedizioa, eta bertan, Eñaut Zubizarreta, Julio Soto eta Aramaioko Abesbatza elkartuko dira. Azkenik, igandean, uztailak 18, Alos Quartet arituko da Urbian, eta Maider Zabalegi, Alex Sardui, Petti eta Ekiza, Oñatin bilduko dira.

Geroago etorriko direnak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button