Musika eta zinema hibridatuko dira berriz maiatzaren 27an eta ekainaren 3, 10 eta 17an, Gasteizeko Montehermoso Kulturunean. Ekimenaren helburua publikoa rockaren izar gogokoenen bizitzara hurbiltzea da, ikuspegi zinematografikotik, eta rockumental edo dokumental musikalaren balioa nabarmentzea,
Programak lau dokumental proiektatuko ditu jatorrizko bertsioan, 2026ko Azkena Rock Festival jaialdia dela eta Gasteizen izango diren taldeetan oinarrituta: Super Duper Alice Cooper, Bunch of Kunst. A Film About Sleaford Mods, Big Easy Express eta No somos nada. Proiekzioak 19:00etan izango dira.
Rock on topen barruan, Gorka Urbizuren Hasiera bat diskoaren sormen-prozesuari buruzko erakusketa programatu du Montehermosok. Lan sotil eta oso delikatu honekin, artistak bakarkako bideari ekin dio, 25 urtez Berri Txarrak taldearen buru izan ondoren. Erakusketa maiatzaren 28tik ekainaren 28ra arte egongo da ikusgai, Montehermoso Kulturuneko lehen solairuko aretoan.
Xehetasun guztiak, hemen.
