Urriaren 29tik 31ra bitartean egingo da Beasainen Jazpana Fest 10. Hiru egunotan estatuko rock talde independente esanguratsuenetarikoak entzuteko parada izango da. Kontzertuez gain, kirol, argazkigintza edo ikus-entzunezko esparruetako ekitaldiez gozatzeko aukera ere izango da.
Hala, urriaren 29ko egitaraua 17:00etan hasiko da Saskibaloi Txapelketa eta Argazki Rallyarekin. 19:00etan, Guityar Hero Lehiaketa izango da, eta 22:00etan lau taldez osaturiko emanaldia hasiko da: Poderosa Afrodita, KeƤ, Peachy Joke eta Cheap Time.
Larunbatean jaialdia ordubete lehenago hasiko da skate saioarekin. Egun honetan, gainera, kontzertu gehienak izango dira. Hala, 18:00etan lau talderen kontzertuak entzun eta ikusi ahal izango dira: Otherside, El Cerdo que Grunge, Mothership eta Simca. 22:00etan berriz, karteleko talde ezagunenak joko dute. Nueva Vulcano, Mujeres, Tokyo Sex Destruction eta Delorean. Lauko emanaldi interesgarri honen ostean, Charlie Faber Radio 3 irratiko esatari ezaguna, disko jartzaile lanetan arituko da.
Azkenik, igandean, urriak 31, Txile Tour izeneko dokumentala proiektatuko dute 19:00etan, Jazz & Mongor disko jartzaileak haien disko-jogailuak jiratuko dituzte 22:00etan festari amaiera emateko eta era berean, argazki-rallyaren bukaera ere izango da.
Jazpanaren antolatzaileek haien webgunean esan dutenez, "Zatozte Ruralismo Postmodernora!".
Jazpanak bidalita