Nontzeberri

Rock Izar eskolak maketa lehiaketa abiatu du

Rock Izar lehiaketan parte nahi duten talde eta bakarlariek bost kantuko CDa gutunazal batean bidali beharko da honako helbide honetara: Maketa Lehiaketa. Rock Izar Eskola. Alluitz 3, behea.
(48200) Durango. CDarekin batera, parte-hartzaileek izen emate orria bete beharko dute.

Lehenengo fasean, martxoaren 1ean, 17an eta 31an Durangoko Plateruena Kafe Antzokian egingo diren finalaurrekoetan parte hartuko duten 8 taldeak aukeratuko dira. Egun bakoitzean 4 taldek joko dute zuzenean jendaurrean eta epaimahaiaren aurrean.

Aurkezpen honetan partaideek aurkeztutako maketako abesti guztiak interpretatu beharko dituzte, gehiago gehitzeko aukerarekin. Finala apirilaren 7an egingo da 4 finalistekin, horietatik, lehenengo eta bigarren sariak aukeratuko dituzte. Bi sari berezi ere izango dira.

Sariei dagokienez, lehenengo saria, CD baten grabaketa eta 2011ko Durangoko jaietan kontzertua eskaintzea izango da, eta bigarren saria, CD baten grabaketa.
Rock Izar Eskolako sari berezia ere izango da, hain zuzen ere, kontratu diskografikoa eskuratzea. Durangoko Udalak ere laugarren sari bat emango du: Durangoko bakarlari edo talde onenak Durangoko jaietan kontzertua eskaintzeko aukera.

Rock Izar Eskolak bidalita

Exit mobile version