Nontzeberri

Roberto Etxeberria arropa diseinatzailearen erakusketa Eibarren

Roberto Lopez Etxeberria (Eibar, 1976) arropa diseinatzaile gazteak moda erakusketa paratu du Portalean otsailaren 5era bitarte.

Eibartarra Bartzelonan bizi da 2005az geroztik. Izan ere, bertan egin ditu Moda Diseinuko ikasketak. Bere ibilbidearen hasieran Serguei Povaguinen laguntzaile izan zen eta hainbat bildumatako erakusketa nagusienetan parte hartu zuen, hala nola, Gaudin eta Cibelesen. 2008. urtean bere firma propioa sortu zuen: ETXEBERRIA.

Duela hiru urte bigarren saria lortu zuen Vigoko Pasarelan eta lehenengoa 2010eko Bilboko Creamodan. 2011ko otsailean Madrileko Cibelesen La piel que habito arropa-bilduma aurkeztu zuen, eta bilduma onenaren L’Oreal saria jaso.

Iazko udazkenean Vienan izan zen Fashion Week-en, eta, era berean, Jour de Fête bilduma aurkeztu zuen Cibeles pasarelan. Aurten ere L’Oreal saria eskuratu du.

Exit mobile version