Nontzeberri

Robert Aldrichi buruzko zikloa izango da Alondegian

Bilboko Alondegian XX. mendeko zine zuzendari garrantzitsuenetariko baten zikloa abiatuko du uztailaren hasieran. Zikloak 24 film bilduko ditu eta urriaren 4a bitarte iraungo du.

Filmak asteazken eta ostegunetan proiektatuko dituzte emanaldi bikoitzean. Zinegile klasiko estatubatuar honen Kiss Me Deadly (1955) What Ever Happened to Baby Jane? (1962) edo The Dirty Dozen (1967) filmak ikusi ahalko dira.

Robert Burgess Aldrich 1918. urtean jaio zen Rhode Islanden eta 1983. urtean zendu zen Los Angeles hirian. Zuzendari ez ezik, gidoilaria eta ekoizlea ere izan zen. Ekonomia ikasketak hasi zituen, baina laster utzi zituen zinearen munduan sartzeko. Bere lehenengo urratsak RKO estudio klasikoetan eman zituen. Izan ere, zuzendari laguntzaile aritu zen Jean Renoir, Joseph Losey eta Charles Chaplin zinegileekin. 1950. urtean zuzendari lanetan hasi zen telebistan, eta urte berean bere estreinako pelikula filmatu zuen: The Big Leaguer (1954).

Bere ibilbidean genero guztietako filmak egin zituen, tartean, westernak (Veracruz, 1954); noir generokoak (Kiss Me Deadly (1955); belikoak The Dirty Dozen (1967) edo zinearen munduaren ingurukoak, (The Big Knife, 1955) eta  (What Ever Happened to Baby Jane?, 1962).

Zikloari buruzko xehetasun guztiak alhondigabilbao.com webgunean jasotzen dira.

Exit mobile version