Gaur, hilak 21, EHUk Palestinarekin duen elkartasuna berresten duen ekitaldia antolatu da Bizkaia Aretoko Menchu Gal terrazan, arratsaldeko 17:30ean.
Mohammed el-Kurd egile palestinarraren Rifqa poema liburua Eider Beobidek euskaratu zuen 2024. urtean (Txalaparta), eta lan horren gaineko errezitaldi musikatua antolatuda gaur berton, Eider Beobide eta Xalba Ramirezen eskutik.
“Eskola egun bakoitzaren ostean, Mohammed el-Kurden amonak jasmin-sorta batekin ematen zion ongietorria. Haren izena Rifqa zen, Israel bera baino zaharragoa zen eta Palestinar erresilientziaren ikono bat zen. Izaera zorrotzarekin eta argitasun moral distiratsuarekin, el-Kurdek israeldar kolonialismoaren basakeria agerian uzten du. El-Kurden poemek Rifqaren erbestealdiak azaltzen ditu, Haifatik berriki desjabetutako Sheikh Jarrahra, Jerusalemen, Nakbaren izu zikliko eta gupidagabea agerian utziz. El-Kurden estreinako bildumak nabarmen erakusten du palestinarren borroka iraultza bat dela, garaipenera arte eramango dutena.”
