Bilbao Art District ekimenaren barruan, Windsor Kulturgintzak Remigio Mendiburu (1931-1990) euskal eskultorearen erakusketa inauguratuko du gaur arratsaldean.
Remigio Mendiburuk zura, metalak eta harria landu izan zituen bere eskultura kolorgeetan. Aipagarria da zuhaitzen enborrak lantzeko izan zuen obsesioa; Mendibururen konstante bat da arlo hori. “Korapilatutako enborren esperientzia totemikoak, beren sustraietara begiratzen duten zuhaitzak”.
Espainiako Gerra Zibila dela kausa Frantziara erbesteratu zen. Geroago Madrilera joan eta San Fernando Akademia ospetsuan hasi zen Arte ikasketak egiten. Gero Bartzelonara eman zuen salto, eta bertan Tapies, Miró, Portabella eta Guinovart ezagutu zituen. 1958an Parisera joan zen, eta han informalismoarekin harremanetan jarri zen. Arte munduan murgilduta, 1960ko Euskal Herrian sortu ziren arte taldeetako bateko partaide izan zen: Gipuzkoako Gaur taldekoa, hain zuzen.
1959 Gipuzkoako Artista Berrien XIX. Erakusketan parte hartu eta lehengo saria irabazi zuen, eta harrezkero leku askotan erakutsi zituen bere artelanak. 2007an Hondarribiko udalak Urrezko Domina eman zion.