Nontzeberri

Reggae eta hip-hop doinuak Jammin Jam jaialdian

 

Ostiralean, azaroak 10, reggae eta hip-hop erritmoak biltzen dituen Jammin Jam izeneko jaialdiaren seigarren edizioa egingo dute Donostiako DOKA aretoan. Musikaz gain, hitzaldiak eta disko jartzaileak ere izango dira. Festa 20:00etatik hasiko da eta 5:00ak arte iraungo du.

20:00etan EUSFAC-ek (Kalamuaren Euskal Federazioa) kalamuaren inguruko asoziazionismoak izan duen bilakaera izango du hizpide.
Handik ordubetera, 21:00etan, Sound System-ak diskoak jartzen hasiko dira eta reggae eta hip-hop taldeak oholtzan arituko dira. Honatx nazioarteko artisten zerrenda:  Sena Dagadu (Ghanako abeslaria, reggae, hip hop eta soul) eta Ras Mc Bean (Guyanako abeslaria, new roots), eta Irie Ites Sound (Frantzia, Sound Systema, produkzio propioak, remix-ak eta hip-hop).

Euskal Herriko ordezkaritza ere zabal izango da: Revolutionary Brothers (Donostiako Sound System ezaguna); King Konsul & Yanu (Anaia Iraultzaileekin arituko diren bertoko abeslariak); Kulto Kultibo (Irungo rap eta reggae laukotea), eta, azkenik, Zerokoma Reggae Band (Iruñeko reggae roots banda gaztea).

 

Exit mobile version