Bilboko BBK Salan Punto Zero ekimen musikalaren laugarren edizioa dago abian, musika proposamen “gazteenak, berritzaileenak eta oparoenak” ezagutarazteko helburuz.
Martxotik maiatzera bitartean, bere kalitateari eta estilo aniztasunari esker ikus-entzule guztientzat egina dagoen jaialditik Ángeles Toledano, Oddliquor, Airu edo Repion taldeak igaroko dira.
Punto Zero martxoaren 28an hasi zen Ángeles Toledano flamenko berriaren ahots deigarrienetako baten zuzeneko emanaldiarekin.
Bigarren kontzertua apirilaren 10ean, bihar, izango da euskal talentuari eskainitako gau batekin, egungo panorama euskalduneko talde nabarmenetako biri esker. Alde batetik, Skakeitanen errautsetatik sortutako Marte Lasarte (bertan ezagutu ziren kide bi, Borja Anton eta Pello Armendariz, eta ondoren Alex Alonso eta Lore Nekane Billelabeitia batu zitzaizkien), eta bestetik, Full Cab taldea.
Geroago, apirilaren 26an, Marcos Terronesen txanda izango da, Oddliquor bere taldearekin. Gaua irekitzeko Suave bilbotarra arituko da.
Punto Zero maiatzaren 23an amaituko da beste hitzordu bikoitz batekin. Egun horretan Airu eta Repion taldeek kontzertua eskainiko dute.
Bilboko Kale Nagusiko espazioko eszenatokian talentu berriak ikusteko parada eskiniko da, hortaz ez hutsik egin!
