Nontzeberri

“Punto de Vista” jaialdia otsailean egingo da

Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia 2015eko otsailaren 10etik 15era bitartean egingo da, Baluarte Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditorioan. Edizio honetan 1.237 lan jaso dituzte, eta Baluarte Fundazioarekin antolatu dute elkarlanean.

Ekimenaren xedea ondokoa da: “Aukeratutako zinegileek orain arteko bideetatik kanpo dauden pelikulak aurkeztea, erabateko konpromiso etikoarekin, betiere”.

Aurkeztutako filmak 78 herrialdetik etorri dira, eta gehienak Espainiakoak izan dira (278). Gainerako lanen jatorria: Frantzia (139 film), AEB (125), Polonia (66), Argentina (64), Mexiko (63), Kolonbia (51), Alemania (39), Italia (36), Portugal (35) eta Belgika  (30). Kuba, Costa Rica, Errusia, Israel, Japonia edo Vietnametik ere jaso dituzte lanak, besteak beste.

Sarien harira, jaialdian honakoak banatuko ditu: Punto de Vista-ren Filmik Onenaren Sari Nagusia, 10.000 eurokoa; Zuzendaritza Onenaren Jean Vigo Saria, 5.000 eurokoa eta Film Laburrik Onenaren Saria, 3.000 eurokoa. Jaialdiak bi aipamen berezi egingo ditu. Horiez gainera, hiru sari berezi ematen dira: Publikoak ematen duen Filmik Onenaren Saria, 1.500 eurokoa; Gazte-Epaimahaiak ematen duen Filmik Onenaren Saria, 1.500 eurokoa eta Rencontres Cinématografiques de Cerbère-Portbou Saria, 300 eurokoa.

Informazio gehiago: puntodevistafestival.com.

Exit mobile version