Nontzeberri

Puntako bertsolariak “Udaberriko Bertso Saioak” ekimenean

Bilboko Udalak, Santutxuko Bertso Eskolarekin batera, Udaberriko Bertso Saioak antolatu du hil honetan. Santutxuko Karmelo plazan hiru bertso saio ondu dira maiatzaren 10,17 eta 24an. Azken egunean, hilak 30, ohiko bertso-poteoa egingo da, 20:00etan hasita.

Aurtengo edizioan 14 bertsolari (7 emakume, 6 gizon eta genero ez-bitarreko bertsolari bat) arituko dira. Gazteak eta zaharrak nahastuko dira saioetan, eta Aner Euzkitze, Aroa Arrizubieta eta Maite Sarasola gazteek, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Oihana Bartra, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendi beteranoekin batera parte hartuko dute.
Txapeldunak daude azken horien artean: Alaia Martin (Gipuzkoa 2024), Aroa Arrizubieta (Araba 2024), Julio Soto (Nafarroa 2023), Nerea Ibarzabal (Bizkaia 2023), Amets Arzallus (Iparralde 2021) eta Maialen Lujanbio (Euskal Herria 2022).

Larunbatean izango da lehen saioa Oihana Bartra, Aissa Intxausti, Julio Soto eta Beñat Gaztelumendirekin. Azken egunean, bertso-poteoa egingo da Iker Uribarrenek gidatuta eta Nerea Ibarzabal eta Unai Iturriagaren partaidetzarekin.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Exit mobile version