PUAJ jaialdiak 45. edizio beteko ditu aurten, eta hainbat egunez, urriaren 16tik 25era arte, umorea eta antzerkia batu egingo dira bertan antolatu diren ikuskizunekin. Ikusgarriak Trintxerpen, San Pedron, Donibanen eta Antxon egingo dira, 19:00etan.
Antolatzaileek esan duten moduan: “Urte hauetan guztietan, umorearen eta antzerkiaren bidez herritarrei kulturaz gozatzeko aukera eskaintzea izan du helburu, eta aurten ere formatu eta diziplina desberdinak uztartuko ditu. Programazioak aretoetako emanaldiak eta kaleko ikuskizunak konbinatuko ditu, kultura herritarrengana hurbilduz eta espazio publikoak ere kulturarako eta aisialdirako topagune bihurtuz”.
Gaur, hilak 16, Trapu Zaharra taldeak La última y nos vamos egingo du. Larunbatean eta igandean ere zertaz gozatu egongo da: Txalo Produkzioak Escape Room egingo du, eta Tanttakak Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?.
Programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.
