Nontzeberri

"Prozesuan" zikloa hasiko da KREAn

2009ko KREA beka jaso zuen Jorge Yeregui argazkilariaren proiektuak inauguratuko du Prozesuan ekimena, eta bertan erakusgai egongo dira orain arte egindako hiru deialdietan beka jasotako artisten sormen-ekintzak eta hainbat proposamen.

Bederatzi argazkiren bidez, Yereguik hiri-garaikidearen paisaia berezia aztertuko du. Batzuetan leku finkatuak diren arren, esleitutako kalifikazioarekin eta hiriko leku estrategikoetan egon arren, utzikeriak paisaia neo-natural bihurtzen ditu, eta bertan, belar txar nahiz onak ausaz hazten dira, euren kasa, edozein diseinatzailetik aparte.

Artista eta arkitektoarentzat, eremu horiek bat-batean eta hiriaren barruan kontrolik gabe garatzen diren uharteak dira, eta natura hiriari nagusitzen zaio.

Jorge Yeregui Tejedor (Santander, 1975) Arkitekturan lizentziatuta dago Sevillako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan. Hainbat erakusketa indibidual egin ditu Frankfurten, Sevillan, Parisen edo Bartzelonan.

Sitescape abenduaren 15etik otsailaren 15era egongo da KREA egoitzan.

KREAK bidalita

Exit mobile version