Nontzeberri

Proiektu eszenikoak eta musikalak egiteko laguntzak

Nafarroako Kulturako Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak 200.000 euroko laguntzak onartu ditu  proposamen eszenikoak eta musikalak aurrera ateratzeko. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 1era bitarte dago zabalik.

Laguntzen helburua da “erraztasunak ematea egiten den eskaintza artistikoa kalitatezkoa izan dadin, askotarikoa, diziplina artistikoei dagokienez, jarduera artistikoa inklusio faktore gisa baloratzen duena, alderdi sozialak kontuan hartzen dituena eta Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoa aintzat hartzen duena.” 2018ko azaroaren 2tik 2019ko azaroaren 1era bitartean egindako proiektuak aurkeztu ahal izango dira.

Aurkezten diren proiektuen aurrekontua 50.000 eurokoa izango da gehienez.

Deialditik kanpo geldituko dira tokiko erakundeak, horien erakunde autonomoak, enpresa-erakunde publikoak, fundazioak eta parte handiena Nafarroako Foru Komunitateko tokiko erakundeek osatzen duten sozietate publiko parte hartuak; sindikatuak, enpresa-elkarteak, elkargo profesionalak eta elkarte profesionalak; Nafarroako 2018rako aurrekontu orokorretan izendun partida daukaten erakundeak; eta “Arte eszenikoen eta musikalen proiektu artistikoentzako 2019-2020 diru-laguntzak, 50.000 eurotik gorako aurrekontua dutenentzat” deialdian laguntza lortzen dutenak.

Eskaerak aurkezteko epea astelehenean, urtarrilaren 21ean, irekiko da.

Deialdi osoa hemen irakur dezakezue.

Exit mobile version