Nontzeberri

Proiektu artistikoak ekoitzi eta Montehermoso Kulturunean erakusteko deialdia

Montehermoso Kulturuneak konpromiso argia du sorkuntza garaikidea eta arlo honetan lan egiten duen kolektibo artistikoa babesteko, eta, horretarako, hainbat jarduera-ildo garatzen ditu haien proiektuak sustatu, bultzatu eta zabaltzeko.

Horretarako egiten du deialdi hau, “proiektuak ekoizteko laguntza, hautatutako lanen garapena eta ondorengo zabalkundea errazteko”.

Proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte artista izaera duten pertsona fisiko edo juridikoek, banaka nahiz kolektibo gisa, artearen eta sorkuntza artistiko garaikidearen esparruan lanak garatzen badituzte, eta Montehermoso Kulturunean beren proiektua erakusteko asmoa badute.

Deialdi honetara bideratutako gehieneko aurrekontua 28.000 eurokoa izango da.

Proiektuak aurkezteko epea 2026ko apirilaren 15ean amaituko da.

Montehermoso Kulturuneak ditu argibide guztiak.

Exit mobile version