Nontzeberri

“Programa 06: Paracinema” Donostia eta Bilbon

Tabakalerak eta Bulegoa z/b-ek elkarlanean, Programa 06: Parazinema antolatu dute ekainaren 23tik 28ra. Programak zine-hedatua kontzeptura hurbilketa/gainditze bat proposatzen du. Ideia hau, Paracinema: La Desmaterialización del Cine en las Prácticas Artísticas lanetik dator. Aste honetan, hainbat ekintza egingo dira, non ikerketa teorikoa eta praktika artistikoak nahastuko diren.

Programa gaur, hilaren 23an, hasiko da Tabakalerako Sukaldean, eta bertan Esperanza Collado komisarioak parazinema kontzeptuaren inguruko ideiak azalduko ditu. Bigarren egunean Isabel Naveran eta Leire Vergararen Los tiempos del montaje III-ren konferentzia-elkarrizketa burutuko da. Ekainak 25an berriz, A Piece of Briken Mirror Suspended on a String aurkeztuko da.

Ondoren, Bilboko Bulegoa z/b-en jarraituko du programak. Ekainaren 27an AA Tigreren, aka Rafa Martinez del Pozoren kontzertua egongo da. Larunbatean berriz, LEVE: Gravaciones de Campo #2-ren pieza soinudunez osatutako bilduma aurkeztuko da. Programa larunbatean amaituko da Esperanza Colladoren We Only Guarantee the Dinosaurs performancearekin.

Esperanza Collado Paracinema: La Desmaterialización del Cine en las Prácticas Artísticas-n egilea da; LEVE erakunde artistikoaren sortzaileetako bat da, baita Experimentak Film Club-ekoa ere.
Zineari buruzko erakusketa eta programa desberdinak komisariatu ditu, Irlanda, Ingalaterra eta Espainiako espazio desberdinetan.

Exit mobile version