Nontzeberri

Principal Antzokiko teloia igoko da Gasteizko Antzerki Jaialdiaren eskutik

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia bihar bertan hasiko da. Jaialdiaren 44. edizioaren aurrean gaude, lau hamarkada baino gehiago estatuko zein nazioarteko antzerkiaren ikuspegi zabala eskaintzen duen ekimena, eta ikusle eta tokiko konpainien topaketak sustatzea bilatzen duena.

Urriaren 3an igoko da teloia, eta genero guztiak kontuan hartuz, antzerki klasikotik hasi eta abangoardisteneraino, hogeita hamar obratik gora eskainiko ditu datorren abenduaren 1era arte luzatuko den Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiak.

Zalantzarik gabe, gasteiztarrentzat eta kultura ekitaldi garrantzitsuenetako bat bilakatu da eta jaialdiaren jarraikitasunak eta proiektuak egin duten epe luzerako apustuak sorreran zuen espirituari eutsi izanarekin batera, jaialdia hirian finkatu den kultur ekimena bihurtu da.  Arduradunen esanetan, “urte hauetan, jaialdiak hainbat belaunalditako milaka pertsonari ireki dizkie ateak; ikusle fidel, zorrotz eta aditu horiek orain hiriko antzokiak betetzen dituzte”.

Gasteizko Udaleko Kultura sailak antolatutako ekimena, hala ere, proiektu bizia da eta urte osoko programazio egonkorra ere bada. Era honetan, “formatuaren kontura batzuetan zalantzak sortzen badira ere, formatu horrek ahalbidetzen du hain zuzen, gainerako programaziotik bereizi eta lan abangoardista eta esperimentalenak programatuz, arriskuak hartuz, eta proposamen ezberdinak eskainiz, publiko geldiezin eta konprometituarengana heltzea”, argitzen dute udal arduradunek.

Egitaraua, hortaz, Principal Antzokian hasiko da, 20:30ean. Kulunka Teatro konpainiak Quitamiedos bere ikuskizun berria aurkeztuko du, Iñaki Rikartek idatzi eta zuzendua. Garrantzi handiko gaiez ari da obra: bizitza, heriotza, maitasuna, gurasotasuna, suizidioa… baina beti anekdota soilenetik, antzerki-jolasetik eta metaforatik abiatuta. “Auto sakramental baten lurrina dario, eta B serie poetiko, dibertigarri eta hunkigarri baten alegia-kutsuak ere badauzka aldi berean”.  Antzerki bizia, gaur egungoa, konprometitua eta errealitateari lotua egiten dute, eta hitzetik harago joango den eta emozionatzeko nahiz dibertitzeko gai izango den mintzaira bilatzen dute”.

Hurrengo ikuskizuna larunbatean izango da. Kanadatik datorren Marie Chouinard konpainiak El jardin de las Delicias obra dakar, Boscori omenaldia egiteko enkargua jaso zuenean, margolari holandarrak Atseginen baratzea  Erdi Aroko olio-pinturaren bertsio dantzatua da,  bertako pertsonaia mordoa mugiarazten duena. Bideo-proiekzioetan eta kantu gregorianoei elektronika eransten dien soinu-bandak lagundutako koreografia ikuskizuna, bada, artista kanadarrak hiru ekitalditan egituratu du: Atseginen baratzea, Infernua eta Paradisua.

Abendura bitartean izango da zer ikusirik Gasteizen. Hala, Rimini Protokoll kubatarren Granma. Metales de Cuba  (urriak 9); Juan Mayorgak zuzendutako El Mago (urriak 10); Aracaladanza konpainiaren Play (urriak 13); Royal Shakespeare Company-ren Measure for measure (urriak 15); edota urriaren 18an, Dantza ikuskizuna, Jordi Vilasecak zuzendutako konpainiaren eskutik, beste batzuen artean.

Egitarauaren xehetasunak eta egunez eguneko ikuskizunen berri  Gasteizko Udaleko duzue web orrialdean.

Exit mobile version