Nontzeberri

Prest dago Feministaldiaren XX. edizioa

Databasa leloarekin abiatuko da Feministaldiaren XX. edizioa, azaroaren 26, 27, 28 eta 29an Kontadores gazte zentroan eta Tabakaleran garatuko dena. Azken egunean, Dabadaba aretoan festa batekin amaituko da jaialdia.

Aurtengo ekitaldiak hainbat gai jorratu nahi ditu, tartean, mundu mailan ematen ari den gorakada faxista eta patriarkala. “Datuen objektibotasunaren diskurtsoa zalantzan jarri eta irakurketa feminista, antiarrazista eta queerrak ekarriko dira gurera, munduaren ikuskera ez algoritmiko baten alde elkarrekin pentsatzeko jaialdia izango delarik”.

Aurten edizioan 45 bat artista, aktibista, pentsalari eta kolektibok hartuko dute parte. Nabarmentzekoak dira SpiderAlex eta Maider Likona ciber-ekintzaileak, Laia Estruch artista eta performerra, Laurence Rassel komisarioa, Sahatsa Jauregi artista eta eskulturgilea eta Lastesis kolektibo feminista. Baita Kazetaritza feminista eta antiarrazista. Betoak, irainak, erantzunak mahai-inguruan parte hartuko duten Zuriñe Rodriguez, Maider Galardi eta Laura Arroyo kazetariak ere.

Hilaren 26 eta 27an Kontadoresen antolatutako mahai-inguru eta solasaldiez gain, elkartrukerako espazioa ere antolatu da, eta hainbat hitzaldi, solasaldi eta performancea izango dira, bai eta tarot, musika, kontzertu eta festarako prestatzeko “tuneatzeko” aukera ere. Dabadaba aretoan emango zaio amaiera jaialdiari Selektora Ichma, Makeda eta Ines DJekin.

Feministaldiaren webgunean duzue informazio guztia.

Exit mobile version