Nontzeberri

Portugaleteko Zinema Express III. Jaialdia

Portugaleteko Zinema Express  III. Jaialdia sormen, aniztasun eta elkar topatzeko gunea izango da ekainaren 25ean. Zinemaldi honek, Portugaletetik irten gabe eta 10 ordutako tartean, film laburra egitea proposatzen du. Horrela, Portugaleteko Zinema Express III. Jaialdiak apustu garbia egiten du estetika, narrazio eta produkziorako posibilitate berriak agertzen dituzten filmen alde, esperimentazioa eta berrikuntza bultzatuz.

Esan bezala, lehiaketa  ekainaren 25ean egingo da. Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute, inolako mugarik (adina, nazionaliatea…) ez dagoelako, baina lehenago inskripzioa lehiaketaren webgunean egingo da.
Parte-hartzaileek 10 ordu edukiko dute, 9:00etatik 19:00etara, filmak egiteko. Film laburren gaia lehiaketaren egunean bertan, 9:00etan, Portugaleteko Santa Klara kulturtegian jakinaraziko da.

Filmak euskaraz eta gaztelaniaz egin daitezke, eta audiorik gabe ere bai. Gehienez 5 minutuko iraupen izango dute, kreditu-tituluak barne daudela.
1. sariak 850 € eta trofeoa izango ditu; 2. sariak 650 € eta trofeoa eta 3. sariak 450 € eta trofeoa.

Jakin beharreko guztia lehiaketaren webgunean duzue jarrita.

Exit mobile version