Nontzeberri

Portugaleteko Nazioarteko 39. Folklore Jaialdia

Uztailaren 21ean hasiera emango zaio Portugaleteko Nazioarteko 39. Folklore Jaialdia Munduko Dantzak ekitaldiarekin, baina 24an izango da ateak zabalduko dituen eguna. Hala, hilaren 27ra bitartean hainbat tokitako talderekin gozatzeko abagunean izango da .

Portugaleteko 39. Folklore Jaialdirako izena eman duten taldeak honakoak dira: Gökmeydan Halkoyunlari G.S.K.D (Turkia), Jangar Folklore Elkartea (Errusia), Mackinaw (Kanada) Les As du Benin (Benin), Jallmay (Peru), Das Mariñas (Galizia), eta Euskal Herritik Elai Alai taldea.

Leku aldaketa izango da aurtengo jaialdian, La Canilla paseoan egingo baitira jaialdiak.

Egitaraua horrela garatuko da: uztailaren 21ean, 21:30ean, Munduko Dantzak Carlos VII. etorbidean; 24an, 21:30ean, La Canilla paseoan, Benin, Euskal Herria eta Galiziako taldeak; 25ean, toki berberean Kanada eta Peru arituko dira; uztailaren 26an, Errusiako Kalmykia herrikoak; eta azken egunean, 27an, Turkiako taldearekin batera Elai Alai arituko da.

Informazio gehigarria hemen eskuratu ahal duzue.

Exit mobile version