Laster, “Pop Pilulak” fanzinearen lehendabiziko alea plazaratuko da. Argitalpenak pop-kulturaren hamaika adierazpen jorratu nahi ditu euskaraz: musika, diseinua, komikia, zinea, literatura, hausnarketak, fikzioa… Egitasmoa Julen Azpitarte kazetariak zuzentzen du.
Durangoko Azokan salgai izango da (Banizu Nizuke elkartearen postuan), eta estreinako aleak ondoko edukiak ekarriko ditu: Mini: jarrera eta estiloa (Antton Iturbe); Tempora, Mores, Quousque eta Tandem (Beñat Sarasola); Zure bizitza salbatu zuten kantuak (Fermin Etxegoien); Art Brutus (IbonRG); Ida Lupino, prostitutetara jolasten makarroi artean (Iñigo Bidetxea); Jordi Duró, grafismo dantzagarria (Julen Azpitarte); Hype Williams, oso serio jolasean (Katza Aiarzaguena); Turismoari gorazarre (Koldo Almandoz); Azken Argazkia (Xabier Montoia); eta, azkenik, Clap your hands! Txalo erritmikodun hamar abesti zoratzeko (Xabier Sagardia).
Informazio gehiago: poppiluak@gmail.com / facebook.com/poppilukak
Zehaztapen gehiagorekin itzuliko gara!
