Pooltraits (Uretatik datoz) izenburupean, ekainaren 5era bitartean, Angel Ispizuak bere argazkiak erakutsiko ditu Zarautzeko Photomuseum aretoan.
Angel Ispizuak (Bilbo, 1956) urarekin du harreman berezia, bai eta gizakiarekin ere. Aurreko erakusketan gizakiaren funtsari erreparatuz, inguratzen zuen jendearen erretratuak egin zituen. Urte batzuk geroago, bere bodegoi eta kolorebakarren paisaiekin ikuslearen lilura lortu zuen. Oraingo honetan, Easo Igeriketa Klubaren kirolari desberdinen erretratu bilduma bat aurkezten du, bi teknikak erabiliz: zehar zuri-beltzeko argazkigintzaren aukera desberdinak, eta analogikoan eta digitalean. Bere makinaria Nikonos ur-kamera eta 4×5 ontzako Linfhof kamerak.
Berak idaztiotako testua duzue hurrengo hau: “Egun hartako narkosia izan zen agian, baina zerbait ikusi nuen, sakonetik azaldu zen, begien itxi-ireki bat izan zen. Nire Nikonosaren obturadoreak irudi lauso bat hartu zuen doi-doi…. Harrezkero, bilaketa etengabea izan zen. Denbora luzea eraman zidan, baina azkenean ohartu nintzen, sinestezina bada ere, duela urte askotatik itsaslaminak, ninfak eta uhandreak elkarrekin bizi diren leku naturala… igerilekua dela!”.