Nontzeberri

Poltsiko Antzerkiaren 31. Jaialdia

Gaur abiatuta eta maiatzaren 22 bitartean, Donostia Kulturak ondutako Poltsiko Antzerkiaren 31. Jaialdia egingo dute. Emanaldiak astero izango dira, ostegunetik igandera.

Programa formatu txikiko antzerki ikuskizunek osatzen dute, eta bere helburua antzerki mota hori zabaltzea haren ohiko jarraitzaileen, eta tradiziozko espazio eszenikoetara joateko ohiturarik ez duen publikoaren artean.

Jaialdiaren piezak oso ohikoak ez diren agertokietan oholtzaratzen dira, adibidez, tabernak,  eta modu horretan formatu berriekin esperimentatzeko bidea ere eskaintzen da.

Edizio honetan ere, Euskarazko Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren XII. deialdirako irabazleak hartuko du parte: Piszifaktoria Ideien Laborategiaren Ivanka antzezlana. Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdia Donostia Kulturak antolatzen du, Euskara Zerbitzuarekin eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin lankidetzan.

Antzerkia, umorea, magia, zirkoa, bakarrizketak, eta musika eskainiko dituen aurtengo programazioaren barruan bi estreinaldi izango dira: aipatutako Antzerki Sorkuntzako Ivanka lan irabazlea eta Andoni Mutiloaren Sex Sua.
Era berean, Felix Alboren El pueblo de los Mellados, Estefanía de Paz Asínen La Reina del Arga zirkoa, Alazne Etxeberriaren De esto tambien se sale eta Javier Merinoren Diálogos con mi barriga piezak ere eskainiko dira

Guztira 14 konpainiek 16 ikuskizun eskainiko dituzte 34 emanaldietan, eta horietatik 17 euskaraz izango dira, eta gainerako 17ak, gazteleraz.

Dossier honetan duzue informazio zehatzagoa.

Exit mobile version