Nontzeberri

Poliziak ere “Working Class”

Polizia lanbidearen inguruan ardazten den proiektua da Working Class: “Txileko futbol zelai bat, Frantziako eta Alemaniako prentsan egindako interbentzioak, memorial proposamen bat…”. Bada, erakusketa hori ikusgai da Bilboko Espacio Marzana gunean, apirilaren 21era arte. Madrilen, 2016an, eratutako Democracia kolektibo artistikoak ondu du erakusketa.

Luis Navarrok erakusketaren harira egindako Policía, Democracia, Revolución testuak honela dio: “… karrera poliziala babeslekua da hezkuntza ordaindu ezin dutenentzat edo prekarietatetik eta desenplegutik ihes egiten dutenentzat, batez ere krisi garaietan. Hala, langile-klasetik ateratzen dira errekruta gehienak, eta azkenik, klase horrekiko identifikazio bat gertatzen da, errekruten jatorri eta bizi-estiloa direla-eta. Akaso ez al da errekruta hori ere langilea, enplegatu publiko bat, zeinaren tresnak armak diren? Egiazki, babestu beharreko ondasunen jabeek ez dituzte haien bizitzak arriskatuko; hortaz, langileak erabiltzen dituzte borroka-indar gisara, eta borroka horretan, patu bera partekatzen duten langileen kontra aritu beharko dira”.

Informazio gehiago: espaciomarzana.com.

 

Exit mobile version