Nontzeberri

Politiko-Poetiko proiektuaren talde erakusketa, “Herliebe”

Datorren urriaren 2ra arte, Bilbao Artek zortzi artistaren lanak biltzen dituen Herliebe erakusketa abiatu du Kristalezko Patioan.

Herliebe, Bilbao Artek azaldu duen bezala, “2012tik artelanen izaera politikoari eta poetikoari buruz lan egiten duen proiektu Politiko-Poetikoaren laugarren edizioaren izenburua da”.

Erakusketa kolektiboa da eta taldearen lana biltzen du. Erakusketa horrek Edurne González Ibañéz (Sestao, 1980), Julen Alberdi (Iruña, 1991), Amaia Molinet (Lizarra, 1988), Damaris Pan (Mallabia, 1983), Claudia Lorenzo (Logroño, 1988), David Pavo (Ermua, 1987), Sandra Alcalá Senosiain (Iruña, 1985) eta Camilo Torres Zorrilla (Santiago de Chile, 1971) bildu ditu.

“Artistek lankidetza prozesua gauzatu dute urtebetez, bakoitzaren lanen erakusketa gaindituko dituen erakusketa entitatea eraikitzeko interesari jarraituz, proposamenen artean ezartzen diren erlazioak kontuan izanda”.

Bilbao Arteko Kristalezko Patioan duzue Herliebe, irailaren 16tik urriaren 2ra.    

Exit mobile version