Nontzeberri

“Político-Poético” erakusketa kolektiboa

Politiko-Poetiko Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatearen testuinguruan garaturiko proiektu artistiko bat da. Horretan aukeratutako hainbat artistek artearen izaera politiko eta poetikoaren inguruan lan egiten dute, artea bere garaian sortzeak suposatzen duen konplexutasun kulturalean kokatuta.

Proiektu artistiko honek hurrengo artisten lanak biltzen ditu: Saioa Aresti, Urtzi Canto, Les Made Moi SeuleS, Amaia Molinet, Lúa Ordás, Elvira Palazuelos, David Pavo, Camilo Torres, Mawa Tres eta Igor Rezola.
Gainera erakusketaren gaia osatzen duten Isusko Vivas & Amaia Lekerikabeaskoa, Ibon Mimentza eta Miguel Pedrozaren saiakera izaerako hainbat testu argitaratu dira.

Joan den ostegunean, hilak 4, kolektiboak proiektuaren aurkezpena egin zuen Bilboko ANTI-Liburudendan. Erakusketaren inaugurazioa Algortako Torrene Aretoan joan den ostiralean izan zen, eta 28ra bitartean ikus ahalko da.

Exit mobile version