Maiatzaren atarian, literatura eta poesiaren inguruko jaialdi handia programaturik dute Gasteizen: Poetak Maiatzean. Programa maiatzen 1ean hasi eta 30ean amaituko da.
Maiatzean zehar, mintegiak, errezitaldiak, kontzertuak, ikusizko poesiaren erakustaldiak, irakurketa herrikoiak… antolatzen dira. Parte hartzen dute tokiko eta gonbidatuko poetek, taldeek, elkarteek, poesiaren inguruko tailerrek, kantautoreek, musika-taldeek, aktoreek, musikariek edo dantzariek, besteak beste.
Helburu nagusiena da poesia hedatzea hiri osoan zehar (hala nola eskolan, Unibertsitatean, liburutegietan, tabernetan, merkatal-guneetan, hiriko toki emblematikoetan…).
“Maiatzeko kopa astindu eta poesiaren usain guztiak zabaltzen dira, bertsoak askatzen dira, zentzumenak zorrozten dira. Edan dezagun haren kopatik, dastatu dezagun muztio erreserbatua, dastatu dezagun Itsasoari Begirak ekarriko digun hondartza, Maresía (ihintza itsasoaren gainean) Kanarietako poetekin, 100 Poeten Topaketa, Emakume Poetak, eta hiriko eta lurraldeko hainbat kolektibok programatutako jarduera guztiekin. Poeta nazionalak eta nazioartekoak, ahots desberdinak, musika, antzerkia… poesiaren nonaiko akordeak petalo gisa irekitzen dira.
Hegan egin dezagun haurrek bake mezuekin bidaliko dituzten paperezko uso zuriekin, poesiak, mingainaren puntatik, gerra arbuiatzen baitu.”
Programazio guztia Poetak Maiatzean ekimenak dauka.
