ESZENA

Poesiaz, ezintasunaz, eta batez ere, inklusioaz

Gaur, abenduak 17, Sormenen, sorkuntzen Galdakaoko plazan, Torrezabalen, 19:00etan, dantza eta antzerki emanaldia antolatu da Kirats Teatroaren eskutik,  Mariage d’Amour proposamen eszenikoarekin. Aktore, musikari eta dantzariak Nerea Iglesias eta Xabi Madina dira.

Mariage D’amour arte inklusiboa da. Hiriko kaleetan edo oholtzan Xabik eta Nereak proposatzen digute poesiaz, ezintasunaz, eta batez ere, inklusioaren indarraz hitz egitea.  Zenbat gauzak urruntzen gaituzte? Zeinek elkar gaitzake? Egin al dezakete bat egoera psikofisiko desberdineko bi pertsonaren errealitateek?

Oholtzan bi maitale elkarri begira ditugu, bi fruitu motak bat egiten dute: batetik, fruitu alaia bere dantza sentsuala gurpil aulkian eginez; bestetik fruitu gaztea, freskagarria pianoa eta melodia joaz. Bion arteko desafioa izango da, batzuetan umoretsua, besteetan borrokakoa, zapore garratza duena, maitasun ezkontzetan gertatzen den bezalaxe.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button