Nontzeberri

“Poesia orduak” ekimena, Donostian

Bi ekitaldi interesgarri atondu dituzte Donostiako Victoria Eugenia Clubean, irailaren 9an eta 10ean, aurtengo Poesia Orduak ekimenaren barnean.

Hala, irailaren 9an, Asier Serranok Linbotarren itzalak ate ostean izeneko emanaldia eskainiko du. Eibarko egileak Xabier Lete III. Poesia Saria irabazi zuen Linbotarrak (Pamiela, 2016 ) izeneko obrarekin. Ate osteko itzalak (Algaida, 2016) berak idatzitako beste lan bat da, eta hain zuzen ere, biotan oinarritu du barikuan burutuko duen errezitaldia. Serranok Antxon Sarasua eta Miren Fernandez musikarien laguntza ere izango du.

Larunbateko saioan, Pako Aristik eta Itziar Gomezek Arrotz eta eder izeneko saioa eskainiko dute. Pako Aristik lerrorik esanguratsuenak irakurriko ditu eta Itziar Gomez aktore eta bikoiztaileak bere prosa labur zorrotzak emango ditu. Uhinen gisan edo tximista bezala iritsiko zaizkio entzuleari poemak zein prosak, musikaren ozeanoan, Pako Aristiren pianoa lagun.

Exit mobile version