Nontzeberri

Poesia maratoia, Guardetxean

Gaur hasi eta maiatzaren 10era bitarte, Donostiako Guardetxeko Poesia Jaialdiaren hirugarren edizioa egingo da.

Gaur bertan, maiatzak 6, jaialdiaren aurkezpena egingo dute, 19:00etan; horretarako, pintura eta eskultura erakusketa inauguratuko dute, eta gero, 20:00etan, irakurketa poetikoak izango dira Carlos Aurtenetxe, Emilio Varela eta Soraya Garciaren eskutik. Azken horrek, gainera, performance bat ere antzeztuko du. Horrekin batera, Pablo Casares idazlearen Estamos aquĆ­ para quedarnos (Gallo Nero) liburuaren aurkezpena ere izango da: Cuando la libertad se disfraza de buenos modales.

Bihar, maiatzak 7, Jorge Arangurenek Un camino de poesia izenburuko hitzaldia emango du, 19:00etan, eta 20:00etan, Octopus taldeak kontzertua egingo du.

Ostegunean, maiatzak 8, Gorka Etxebarriak eta Jon Olanoak Eskutitzak aurkeztuko dute, 19:00etan, eta ordubete geroago, irakurketa poetikoak izango dira. 21:30ean, azkenik, Bideopoema eta Jam Poetikoa izango dira.

Ostiraleko egitaraua ere oparoa izango da: Hitzaldia (Tomas Yerro); performancea (Maiara); Poesia eta irudia (Jesus Rodriguez); Olerkigintza, musika eta dantza (Angela Cruces, Jorge Carrera eta Josetxo Fernandez ); eta, amaitzeko, kontzertua (La Baldosa Flotante).

Jaialdiaren azken egunean, larunbatean, honakoak egongo dira: umeentzako tailerrak, irakurketa poetikoak, POZA antzezlana, eta SOKA, The Malware eta Fish taldeen kontzertuak.

Exit mobile version