Durangoko Arte eta Historia Museoan, gaur, maiatzak 8, eta bihar, maiatzak 9, Poesia eta Pentsamendua jardunaldien barruan, hainbat hitzaldi eta poema errezitaldi antolatu dira.
Poesia eta Pentsamendua jardunaldien zazpigarren edizioa da aurtengoa, eta ohikoa denez eta aurreko urteetan egin den bezala, hainbat hitzaldi eta poesia irakurtaldiak eskainiko zaizkie Durangoko Arte eta Historia Museora hurbiltzen diren literaturzaleei.
Gaurko programazioa honakoa izango da: Javier Aguirrek La expulsión de los poetas de la ciudad izenburuko hitzaldia egingo du, eta ostean Uxue Juarezek eta Juanra Madariagak poemak irakurriko dituzte.
Hurrengo egunean, maiatzaren 9an, 19:00etan, Jon Bilbao idazleak Moby Dick a través del tiempo y el espacio izeneko hitzaldia eskainiko du. Bilbaoren hitzaldiaren ostean, Josetxo Azkonak eta Joan Aldamizetxeberriak euren poemak errezitatuko dituzte.
Diogun bezala, emanaldiak, Durangoko Arte eta Historia Museoan izango dira, 19:00etan.
