A green plastic watering can, for a fake Chinese rubber plant, in the fake plastic earth, horixe kantatzen du Radiohead taldeko Thom Yorke kantariak. Eta plastikoa ardatz hartuta ere zabaldu zuten atzo Bilboko Azkuna Zentroan Jaime de los Rios-ek komisariaturiko Plastic Planet izeneko erakusketa berezia. Igandera bitartean hainbat prozesu artistiko hurbilaraziko zaizkio ikusleari.
Azkuna Zentroak hala definitu du egitasmoa: “Plastic Planet proiektu transmediak narratiba bat eraikitzen du, webcomic baten, komiki formatuko argitalpen baten eta erakusketa baten bidez, europar testuinguruko prozesu artistiko elektronikoak herritarrei helarazteko. Erakusketa honetan Ars Electronicako (Linz, Austria) bost artistaren instalazioak eta performanceak daude, Austriako hiri hori baita teknologia berriei lotutako eszena artistikoaren munduko gunea”.
Prozesu horietan parte hartzeko honako artistak gonbidatu dituzte: Chang Yen Tzu, Stefan Tiefengraber, Marta P. Campos & Jürgenropp, César Escudero Andaluz, Karmelo Bermejo eta Ubermorgen.
Erakusketak, performanceak eta kontzertuak osatuko dute igandera bitarteko programazioa.
Informazio guztia Azkuna Zentroan duzue.