ESZENA

“Antzerkigintza Berriak” programa abian da

Gasteizko Principal Antzokiak, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak eta Bilboko Arriaga Antzokiak Antzerkigintza Berriak programa jarri dute abian. Proiektuaren helburua “sortzaile eta antzerkigileen sare bat sortzea da, ohiko bakarkako lana eta horren ohikoa ez den talde-lana uztartuz, antzerkigintzako materialak sortzeko harrobi bat eratzeko eta, horrela, antzerki-konpainientzako eta sormen eszenikoarentzako erreferente bat eraikitzeko”.

Antzezlan bat prestatzeko xedez, programak zortzi sortzaile hautatuko ditu gehienez, eta tarte horretan, arte eszenikoetako profesionalak tutore izango dituzte, era berean leku, azpiegitura, langile eta material teknikoa ere izango dituzte. Tutoretza-laborategiak martxo eta maiatza bitartean izango dira, eta bertatik sorturiko antzezlanetatik gehienez hiru eszenaratuko dira,

Deialdian edozeinek parte hartu ahal izango du, antzerkigintzari lotutako ibilbide bati hasiera ematen ari zaizkionak, edo beste arlo artistiko batzuetatik etorrita (literatura, zinema…), sormen eszenikoan menturatu nahi duenak.

Hautatutako pertsonek 3.300 euroko diru-laguntza izango dute.

Bete beharreko baldintzak eta bestelako informazioa hemen topatuko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button