Nontzeberri

“Pianorik gabeko emakumea” FAS zineklubean

Bilboko FAS zineklubak Javier Rebollo zinegilearen La mujer sin piano (2007)proiektatuko du bihar Indautxu plazan dagoen El Carmen aretoan. Emanaldia 19:45ean hasiko da.

La mujer sin piano XXI. mendearen hasierako Madrilgo edozein etxekoandreren potreta da. Protagonista emakume ezkondua da. Harentzat ez dago bazkaltzeko orduan, puntu-puntuan, janaria mahai gainean kea dariola ikustea baino poztasun handiagorik. Filmak emakumearen bizitzako hogeita lau ordu erakutsiko du; etxean egiten duena, lanean, haren bizitza sexuala.

Gau batez bizitza horretatik alde egitea erabakiko du, eta gauak irauten duena iraungo duen ihesaldi horretan gertatzen zaion guztia kontatuko digu. Filma etxekoandreen alienazioari eta esklabotzari buruzko lana dela esango du zenbaitek, baina egiaz, menopausian sartzear, lagunik eta gizarte harremanik gabe, bizia familiaren alde eman duen, eta bere burua eta ilea gustuko ez dituen emakumeak gauaren bultzadari jarraitzea erabakitzen dueneko istorioa da.

Exit mobile version