Nontzeberri

"Pianoa eta Haizea" biharko Miramongo Matinéean

Egitaraua Mozar-ten Oboe, klarinete, tronpa, fagot eta pianorako kintetoa mi bemol maiorrean, K. 452 eta Beethoven-en Oboe, klarinete, tronpa, fagot eta pianorako kintetoa mi bemol maiorrean, opus 16 partiturek osatzen dute. Azken hau Mozart-i omenaldi esplizitu gisa pasa da historiara eta K452 delakoari lotu izan zaio aho batez. Talde instrumental ezohikorako idatzitako bi obren arteko simetriak ukaezin zein nabarmenak gertatzen dira, baita obra sakonki ezagutzen ez dutenentzat ere; eta ez bakarrik formari dagokionean, hau da, hiru mugimendutan banatutako egitura klasikoari (Allegro-Andante-Rondó) dagokionean, ezta arlo tekniko, taldeari zein tonalitateari dagokionean bakarrik, simetria horiek obraren joera estilistikoa eta adierazkortasunean ere antzematen baitira. Izan ere, Beethoven-en kintetoan Mozart-enean atzemangarri den utzikeria lasaiaren giroa aurki daiteke, arintasuna eta gogogabeko dotorezia bera.

Matinée honetan arituko diren interpreteak eskarmentu handikoak dira musika sinfonikoari dagokionean; izan ere, Herve Michaud (oboea), Juan Navarro (klarinetea), Marco Caratto (fagota), eta Juan Manuel Gomezek (tronpa) hogei urtetik gora daramatzate beren orkestratako bakarlari gisa, eginkizun hau ganbera-musikarekin tartekatzen dutelarik. Marta Zabaleta pianojotzaileak, berriz, nazioarte mailako ibilbide nabaria egina du jada.

EOS-ek bidalita

Exit mobile version