ARTEA

Juan Romeroren artelanak Aritza galerian

Juan Romero (Sevilla, 1932) artistak bere artelan koloretsuak paratu ditu Bilboko Aritza galerian. Bihar inauguratuko dute erakusketa eta zabalik izango da maiatzaren 28ra bitartean.

Romero artista aparta da. Tendentzietatik at jarduten du, eta bere artelanak sinfonia koloretsuak dira. Lanok animaliaz, gizakiz eta landarez josiriko unibertso bizia osatzen dute. Pintorea, grabatzailea, liburuen ilustratzailea… bere ibilbidean zehaztasun handiko artelanak nabarmentzen dira.

Aipaturiko ibilbide profesionala oparoa da oso. Hala, 1967 Pariseko V. Bienalean parte hartu zuen. Lehendabiziko bienal horren ostean, beste hainbatetan parte hartu du, besteak beste, Veneziakoan, San Paulokoan eta Lubjanakoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button