Nontzeberri

"Persepolis" filma proiektatuko du FAS Zine Klubak

Proiekzioaren ostean mahai-ingurua egingo da. Bertan Hithem A. S. Abdulhaleem, BIDEKO Psikoterapia Transkulturalaren Zentroko zuzendariak eta Bizkaiko SOS Arrazakeria taldeko kideek parte hartuko dute.

Persepolis (Frantzia / USA, 2007) filmak Marjane bederatzi urteko neskato baten istorioa kontatzen du Iranen Islamaren Iraultza hazten denenean. Pelikula Marjane Satrapik idatziriko izen bereko komikian oinarritzen da.

Neskatoaren begien bitartez ikusi ahal izango dira herriaren itxaropenak apurtuak daudela, fundamentalistek boterea lortzen dutenean. Zentzudun eta beldurrik gabe, "gizarte-zaindariak" engainatzen ditu eta punk-a eta Abba eta Iron Maiden taldeak ezagutuko ditu. 14 urte betetzen dituenean familiak Europara bidaliko du. Horrela, fundamentalismoa atzean utzi eta beste kultura bat ezagutu ahalko du.

Asmamen handiko animazioa eta uneoro biktimismoa saihesten duen umore zentzu desiragarria mantentzen du filmak. Inoiz ez aurreikusteko modukoa edo sentimenduzkoa era berean didaktikoa eta samurra, zoritxarrekoa eta hunkigarria, errealista eta liluragarria den filma da.

FASek bidalita

 

Exit mobile version