Nontzeberri

Perlak taldeak Elgoibarren joko du ostiralean

Sinuösek Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan antolatu ohi duen kontzertuen baitan, ostiralean, azaroak 6, Zarautzeko Perlak post-punk bandak joko du, 23:00etatik aurrera.

Perlak 2013an eratu zen, eta urtebete geroago, estreinako lan homonimoa argitaratu zuen, eta era berean, Gaztea Maketa Lehiaketako finalean ere parte hartu zuen.

Egun, hauexek osatzen dute taldea: Miren Narbaizak, Patxi Agirrek, Maite Martiarenak eta Ilargi Agirrek.

Sinuöseren arabera, “Intentsitatea, hurbiltasuna eta berehalakotasuna dira taldearen ezaugarririk nagusienak, sentikortasun handiko tarte gordinak eta ilunak, pasadizo samurrekin trebeziaz konbinatzen dituztela”.

Hala, Perlakek euskaraz abestutako post-punk erritmo ilun bezain dantzagarriak jorratzen ditu, Joy Division, The Cure edo Belako taldeen antzera.

Exit mobile version