Nontzeberri

“Periscopio Amateur” argazki lehiaketa

Gasteizen egin ohi den Periscopio Nazioarteko Prentsa-Argazkilaritza Jaialdiak argazkilari zaletuei zuzenduriko Periscopio Amateur lehiaketa atondu du aurten ere. Aurtengoa jaialdiaren seigarren edizioa izango da.

Ekimenak sari potoloak banatuko ditu: guztira 7.300 euro emango ditu 10 sarituen artean; lehen saria1.300 eurokoa izango da. Gainera, irabazleak epaimahaiko kide izateko aukera izango du datorren urteko lehiaketan.

Sariez gain, eta nobedade gisa, opari ederrak zozketatuko dituzte partaideen artean; tartean, Ipad2 taulak eta argazkigintzari buruzko liburuak.

Amaitzeko, irudiak Gasteizko denda eta era guztietako establezimenduetan erakutsiko dira. Izena emateko epea urriaren 4an amaituko da.

Argibide gehiago, hemen

Exit mobile version