Nontzeberri

Perfomanceari buruzko udako ikastaroa Artiumen

Uztailaren 5etik 8a bitarte performancearen gaineko ikastaroa egingo dute Gasteizko Artium museoan. Lanbroa´12. Performance-jarduerei eta kutsadurei buruzko udako ikastaro honen bidez EHUren aukera libreko kredituak lor daitezke. Isabel de Naverán eta Idoia Zabaleta dira jarduera honen komisarioak.

Ikastaroa uztailaren 5ean hasiko da eta lau hitzordu izango dira, hala nola, Arantxa Martinez eta Lola Rubiok The Present performancea egingo dute eta Francisco Javier Larreinak A diferencia de la repetición, 18:30ean eta 20:00etan, hurrenez hurren. Lehenengo hori amaitzeko hizketaldia ere izango da, 21:00etan.

Bigarren egunean, uztailak 6, David Bestuék Cosas y puentes izenburuko mintegia zuzenduko du 11:00etatik 14:00etara. Bestuéren eta Aimar Arriolaren artean, gainera, Mundo material izeneko ekintza bidezko elkarrizketa egingo dute. Jardunaldia Claudia Diasen Das coisas nascem coisas performancearekin amaituko da.

Hirugarren egunean, uztailak 7, Bestuek mintegiarekin jarraituko du eta horretaz gainera, Gary Stevensek bi perfomance egingo ditu: Robin Hood. The stuff (18:00etan) eta Not Tony (20:00etan). Azkeneko egunean, David Bestuék bere mintegiaren azken zatia emango du goiz osoan.

Ikastaroarekin loturiko xehetasun guztiak (inskripzioa, matrikularen prezioa, ordutegia, jarduera guztiak eta bestelakoak) artium.org webgunean kontsulta daitezke.

Exit mobile version