Pere Formiguera (Bartzelona, 1952) argazkilariak Vejetal izeneko erakusketa inauguratuko du ostiralean Iruñeko Contraluz galerian. Argazkilari katalana inaugurazio-ekitaldian izango da. Erakusketa zabalik egongo da hilaren 31ra bitartean.
Curriculum ikaragarria dauka Formiguerak. 1977 urtean Artearen Historian lizentziatu zen eta Joan Miro Fundazioaren Argazkigintza Saileko kidea da. Bere ibilbidean makina bat erakusketa egin ditu bai Estatuan bai nazioartean. Azkena, aurten Bartzelonako Fidel Balaguer galerian.
Ostiralean Iruñean inauguratuko duen erakusketan landareak dira irudietako protagonistak. Argazkiak olerki baten antzera irakur daitezke. Izan ere, irudi poetiko eztiak dira Formiguerak Contraluz galerian paratuko dituenak.