Arraza Bazterketaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen atzo, martxoak 21, eta data hori ardatz hartuta, Fair Saturday fundazioak liburu bat aurkeztu du, Pentsatzeko ipuinak, lehiaketa horren hirugarren edizioko 30 ipuin irabazleak biltzen dituena.
Ekimenaren helburua da Bilbo eta Bizkaiko gazteen sormena sustatzea, “haien izpiritu kritikoa hauspotzea gizartearen erronken aurrean, eta besteekiko enpatia soziala ereitea”.
Aurtengoan, Bizkaiko 24 ikastetxe baino gehiagoko 8 eta 23 urte arteko 400 gaztetik gora aritu dira ekimen honetan, aurten arrazakeria hizpide duena. Euren kontakizunen bidez, “arraza-bazterkeria salatzen dute, kontzientzia sortzen dute eta konponbideak proposatzen dituzte.”
Liburuaren aurkezpena (estreinako aldiz bertsio digitalean) Bilboko Udaletxean egin da, eta bertan entitate horien ordezkari, zuzendari eta arduradunekin batera, lanen bidez saritutako gazteak ere izan ziren.
Lehiaketa hau gazteentzat zuzentzen du aipaturiko fundazioak, Bilboko Udalarekin, Athletic Club Fundazioarekin eta Seguros Bilbao-rekin lankidetzan.