Nontzeberri

Penintsularen izkinako alde honetan

Bilboko Muelle 3 dantza-elkarteak Claudia Dias koreografo portugaldarra zuzentzen ari den dantza-garaikideko ikastaroaren ate irekietako saioa eskainiko du bihar, uztailak 23.

Penintsularen izkinako alde honetan da DEK (Denbora Errealeko Konposizioa) delakoaren printzipioei jarraiki antolatu den prestakuntza-programaren izenburua da. Prestakuntza-programak 250 eskola-ordu izango ditu guztira.

Claudia Diasek egiten duen lana, sormen-lan berri bat ekarriko duen proiektu pedagogiko zabalago baten osagarria da. Programa honetan, hainbat herrialdetako 13 sortzailek parte hartuko dute: Sofia Asencio (Katalunia), Laida Azkona (Euskal Herria), Idurre Azkue (Euskal Herria), Giulia Ferrato (Italia), Sandra Gomez (Valentzia), Loida Gomez (Murtzia), Itsaso Iribarren (Madril), Angela Milano (Alemania-Euskal Herria), Matxalen de Pedro (Euskal Herria), Idoia Zabaleta (Euskal Herria), Carolina Campos (Brasil), Daniel Pizamiglio (Brasil) eta Luciana Chieregati (Brasil).

Horiengandik sorturiko emaitza udazkenean aurkeztuko da, Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatzen duen BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren barruan, aurten urriaren 22tik azaroaren 2ra bitartean egingo dena.

Ekimena Muelle3, Azala eta La FundiciĆ³n-ek antolatu dute, BAD Jaialdia, Bilbaoeszena baliabide eszenikoen zentroa, Bilbao Harrobia ekoizpen eszenikoko berrikuntza-zentroa eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren lankidetzaz.

Exit mobile version