Nontzeberri

Pello Esnalek Basarri saria irabazi du

Zarauzko Udalak euskara suspertu eta bertsogintzari lagundu nahian, XXIX. Basarri Bertsopaper saria antolatu zuen duela hilabete bi Inazio Eizmendi, Basarri lemapean. Bertsopaper bakoitzak, gutxienez, zortzi bertso izan behar zituen, eta nahi adina bertsopaper bidali ahal ziren, originalak, argitaragabeak eta beste inolako saritu gabeak.

Orain jakin da nortzuk izan diren onenak. Pello Esnal zarauztarrak irabazi du Basarri bertso paper sariketa, eta Imanol Lizarasu igeldoarra gelditu da bigarren. Sariketara 10 lan aurkeztu dira aurten.

Lehenengo saria 1.100 euro eta txapela izango da, eta bigarren saria: 750 euro eta oroigarria.

Epaia jakitera eman da, eta Euskal Jaien barnean izango den Bertsolari Gazteen XXXVII. Txapelketaren barruan banatuko da.

Exit mobile version